Skip to content
  Catalogo UPV-EHU Catalogo UPV-EHU  

Laguntza gunea

Bilaketa

Adierazi aurkitu nahi duzun hitz gakoa. Adibidez:

  • diseinua
  • rojas celestina


Bilaketari buruzko aholkuak

Komodinak Hitzak hauts daitezke izartxoa (*) baliatuz, beste karaktere batzuen ordezko izanik. Izartxoa (*) bilaketaren katearen erdian ere jar daiteke. Galdera marka (?) karaktere baten ordezkoa da hitzaren edozein tokitan jarrita.
Adibideak : polít* ambient*, wom?n
Operadore boolearrak Hainbat hitz edozein arlotan eta edozein ordenatan bilatzeko erabil itzazu "and" zein "or". Erabil ezazu "and not" hitzak saihesteko.
Adibideak : accioness and bonos
Adibideak : (alaska or canada) and (aventura and not vacaciones)
Mugatu arloka Mugaketa arlo batean egiten bada, sistemak arlo jakin horretan zehazturiko hitzak bilatzen ditu.
Taldekatzeak Hitz gakoen bidez bilatutako emaitzak, oro har, garrantziaren arabera taldekatzen dira, lehendabizi titulurik esanguratsuenak agertuz. Talde bakoitza maila bertsukoa da, esangurari dagokionez, eta emaitzak talde beraren barruan dataz edo tituluaz ordenatzen dira. Emaitza multzoetan lortu nahi ez baduzu, erabil itzazu operadore boolearrak kontsulta aurreratuak egiteko.

Hasierara itzuli

Bilaketa aurreratuari buruzko aholkuak

Zenbait hitz

Zenbait hitz bilatuz gero, sistemak automatikoki gehituko du "and" operadore boolearra hitz bakoitzaren artean, eta hitzok nonbait dauzkaten erregistroak eskuratuko ditu baina ordenari erreparatu gabe. Ondoko bi adibideotan sistemak emaitza berberak ekarriko ditu.

Esaldikako bilaketa

Esaldi osoen bilaketa, testua kakotxen artean idatzita. Kakotxen artean sartutako hitzak elkarrekin eta idatzi bezalaxe agertuko dira emaitzetan.

Adibideak

Esaldikako bilaketa bat:
"departamento de ciencias de la universidad"

Komodinak

*   Zuriuneak ez beste edozein karaktere multzoa ordezka dezakete, hitzean adierazitako kokapenetik aurrera. Esaterako, "musik*" idatziz "musik" letra kateaz hasitako hitz guztiak aurkituko dira (adibidez, "musikari", "musikologia" eta beste). Izartxoa (*) bilaketaren katearen erdian ere jar daiteke.

?   Galdera marka (?) karaktere bakar baten ordezkoa da hitzaren edozein tokitan jarrita.

Adibideak

* Trunkamendua:
euro* polit*
comp*

? Komodina:
wom?n

Operadore boolearrak

Erabil itzazu AND zein OR hitz ugari edozein arlotan eta edozein ordenatan bilatzeko. Erabil ezazu AND NOT gura ez dituzun hitzak kanpoan uzteko. Aukera ezazu hautapen zerrendan erabili nahi duzun operadorea Bilaketa aurreraturako formularioan.

Adibideak

Nola erabili operadore boolearrak?
acciones and bonos
acciones or bonos
acciones and not bonos

Mugaketa arloka:

Arloak muga litezke zerrendatik mugaketa arlo bat hautatuz. Muga hauek bilatu beharreko esaldi edo hitzaren aurrean agertzen da. Arlokako mugaketa egiterakoan, sistemak bilatutako hitza hautatutako arloan besterik ez du bilatzen.

Arlokako mugaketa eta esanahia:

  • Egilea: Egilearen arloan beste inon ez du bilatzen.
  • Titulua: Tituluaren arloan beste inon ez du bilatzen.
  • Gaia: Gaiaren arloan beste inon ez du bilatzen.
  • Oharra: Oharren arloan beste inon ez du bilatzen.
  • ...etc...

Taldekatzeak

Hitz gakoen bidez bilatutako emaitzak, oro har, garrantziaren arabera taldekatzen dira, lehendabizi titulurik esanguratsuenak agertuz. Talde bakoitza inportantzia bertsukoa da, esangurari dagokionez, eta emaitzak talde beraren barruan dataz edo tituluaz ordenatzen dira. Emaitza multzo taldekatuetan lortu nahi ez baduzu, erabil itzazu operadore boolearrak kontsulta aurreratuak egiteko.

Más relevantesTitulu garrantzitsuenak

Altamente relevantes Titulu oso-oso garrantzitsuak

Muy relevante Titulu oso garrantzitsuak

Relevante Titulu garrantzitsuak

Otra relevancia Bestelako garrantzizko tituluak

Hasierara itzuli

Gorde zeure bilaketak

Katalogoa kontsultatzerakoan gustuko egile edo gairik baduzu edo sarri baliatu beharrekorik bazenu bilaketa bera gura beste biderretan balia zenezakeen "Gorde gogoko bilaketa legez" botoiari sakatuta. Honi esker, ez duzu behin eta berriro bilaketa bera egin behar eta bidea izango duzu material berria azkarrago gordetzeko.

Nola?

  1. "Nire kontua" kontura sartu.
  2. Sakatu "Bilaketa berria" izeneko botoiari
  3. Bila ezazu nahi duzun egile, gai edo titulua; edo egin ezazu bilaketa aurreratu bat, gai, hizkuntza, argitaratze urte edo bestela mugatuz.
  4. Emaitzak agertzerakoan, egin klik "Gorde gogoko bilaketa legez" izeneko botoian.
  5. "Nire kontua" hurrengo batean sartzerakoan, "Bilaketa gogokoenak" botoian sakatu eta gordetako bilaketak ikusi ahal izango dituzu.
  6. Hauta ezazu zerrendan agertzen den gogoko bilaketen edozein hitzi loturiko "Bilatu" lotura, eta bilaketa azkarrago egin ahal izango duzu.
  7. Honez gain, bibliotekaren bildumara gehitutako material berriei buruzko jakinarazpena ere jaso zenezake "e-mailez bidaltzeko markatu" botoari sakatuz. Egiazta ezazu erabiltzaile erregistroan egun darabilzun helbide elektronikoa agertzen dela.

Hasierara itzuli

Berritzeak

Bibliotekako erabiltzaileek atera duten materiala berritu lezakete online. Material guztia berritu liteke, erreserbarik edo isunik duena izan ezik.

Nola?

  1. "Nire kontua" kontura sartu.
  2. Berez agertzen den pantailan ez bada, hauta ezazu "X ale une honetan mailegatuta" eta egun maileguan dituzun materialak ageriko zaizkizu.
  3. Hautatu berritu nahi dituzun material guztiak, Berritu arloa markatuz ezkerreko zutabean, eta gero klik egin "Hautaketa berritu" botoian. Guztiak berritu nahi izanez gero, klikatu "Denak berritu" botoian.
  4. Aleak berritu ezin badituzu, mezu bat agertuko zaizu pantailan. Berritu badituzu, itzultze data berri bat agertuko da EGOERA zutabean. Begira iezaiozu beti EGOERA izeneko zutabeari berritzea egina ote den ziurtatzeko.

Hasierara itzuli

ResearchPRO - Metabilaketa

Researh Pro erabiliz, bibliotekak hautatutako datu base, web gune eta katalogoetan bila liteke aldi berean, eta horrekin testu artikulu osoak, abstracts, irudiak, liburuak eta bestelako baliabideak aurki litezke. Research Pro-k bilaketa egiten du hautatutako baliabide guztietan eta gero baliabide bakoitzak bere erarik egokienean interpretatzen du. Research Pro-k hautatutako baliabideen emaitzak ekarriko ditu eta orduan jakin ahal izango duzu zeure intereserako informaziorik esanguratsuena zein baliabidek duen. Research Pro modu erabilgarria da oso zeure intereseko gaien ikuspegi orokorra lortzeko eta eskura dituzun balibabideetara bideratzeko.

Researh Pro bidez bilatzeko iradokizunak

Besterik aukeratu ezean Research Pro-k bilaketa sinplea egin ohi du bibliotekak zuretzat hautatu dituen baliabide guztietan. Beti duzu aukera bilaketarako baliabideen beste multzo bat edo banakako baliabidea hautatzeko.

Bilaketa sinple bidezko kontsulta sartu bezalaxe bidaltzen zaio baliabide bakoitzari, emaitzak datu base bakoitzean berez ezarritako konfigurazioan oinarrituta eskuratzeko (adibidez, hitz edo esaldi gakoen bilaketa) eta emaitzak baliabide bakoitzerako mihi berezituetan sailkatzen dira (adibidez, garrantzia edo dataren arabera ordenaturik). Emaitzak datu base bakoitzean ikus zenezake, datu basearen izena daraman mihian sakatuta, emaitzen orrialdearen ezkerraldean; edo "Baliabide guztiak" izeneko mihia hautatu, baliabide guztiak elkarrekin ikustearren.

Research Pro bidezko kontsultaren bilaketa aurreratua eginez gero, bilaketarako hiru termino nahas litezke, indize ezberdinetakoak, operadore boolearrak erabilita, bilaketa konplexuak egiteko.

Konbina itzazu termino hauek AND, OR eta NOT operadore boolearrak erabiliz, bilaketarako kutxen eskuinaldean diren botoietan sakatuta. Bilatzeko terminoen ordena ere alda zenitzakeen, Bilaketa honela eraiki deritzoten aukerak erabiliz, bilatzeko terminoei dagozkien kutxen azpian.

Honek erabiltzaileak tekleatu bezalaxe igorriko ditu bilaketarako terminoak eta, honetara, aurkeratu nahi duzun edozein baliabidek onartzen duen zeinahi trunkamendu edo sinbolo erabili ahal izango da.

Oharra: Trunkamendu sinboloak eta komodinak alda litezke datu base batetik bestera. Hortaz, zure bilaketa modu okerraz interpreta liteke baliabideren batean, baldin eta sinbolo horiek jasaten ez baditu.

Hasierara itzuli